ikuskizuna

Igor Elortza eta Rafa Rueda Igorreko Lasarte Aretoan egongo dira zapatuan

Bea Azpiri 2023ko maiatzaren 4a

Oingo zapatuan, hilak 6, 20:00etan, Anonyme Popular bertso eta musika ikuskizuna egongo da Igorreko Lasarte Aretoan. Lanak, pandemia sasoiari eta giroari jarritako bertsoak dakarz. 

Ikus-entzunezko bertsoak dira. “Igor Elortzaren hitzek eta ahotsak, Rafa Ruedaren doinuek eta soinuek, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiek eta dirudiek” osotuten dabe lana.  Egilearen arabera, lan honetan topau geinkez “bertso barriak, garaiari eta giroari jarriak. Norbanakoaren egunerokotik, jenteari kantetako. Eta, beharbada, bateren bat ahoz aho zabaltzeko. Herrikoi bihurtzeko. Anonyme Popular”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!