zinea

Steven Spielberg-en 'The Fabelmans' proiektauko da Lasarte Aretoan

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 28a

Domekako zine saioan, familia osoarentzako King, mi pequeño rey eta nagusientzako The Fabelmans filmak egongo dira ikusgai, hurrengoz hurrengo.

Oingo domeka arrastian, hilak 30, beste pelikula bi proiektauko dira Igorreko Lasarte Aretoan. Lehenengo, 17:00ean hasiko da umeentzako King, mi pequeño rey egongo da ikusgai, animalien inguruko abentura bat kontetan dauana. Gero, 19:30ean, Steven Spielberg zuzendari ospetsuaren film semiautobiografikoa proiektauko da, The Fabelmans.

King, mi pequeño rey David Moreau zuzendari frantziarraren pelikulea da eta King leoi kumearen istorioa kontentan dau. King-ek animaliakaz trafiketan dauan sare batetik iges egitea lortuten dau aeroportuan eta nerabe bi, Ines eta Alex, hau Afrikara bueltetan saiatuko dira Max aititegaz, aduanako agenteak atzetik daukiezan bitartean.

The Fabelmans filmean ostera, Steven Spielbergek bere haurtzaro eta gaztetasunean oinarritutako istorio bat dakar pantailara. Arizonan, 1950. hamarkadako amaieran eta 1960. hamarkadako hasikeran girotuta, Fabelman familiaren barruan azaleratuten dan sekretu bategaz hasten da dramea, umeak pelikulen indarra aurkituten dauan bitartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!