Igorreko Maratu Gazteria Zerbitzuak datorren udarako be antolatu dauz LH6 eta DBHko ikasleentzako udalekuak. Txanda bi egongo dira, adinka. Batetik LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleak bagilaren 17tik garagarrilaren 1era arte izango dabe udalekuetan egoteko aukerea. Bestetik, DBH3 eta DBH4ko ikasleak, garagarrilaren 3tik 6ra egongo dira udalekuetan.
Lehen txandakoak, egun bi Igorren eta beste bi Hondarribian egongo dira: olinpiadak, ur jolasak, ginkana, mendi urtekerea eta hondartzara urtekerea egingo ditue, besteak beste. 30 euroko prezioa dauka egonaldiak. Bigarren txandakoak ostera, nagusiagoak, Cangas de Onís (Asturias) herrira joango dira, inguruetan espeleologia eta barrankismoa praktiketan. Honen prezioa, 90 eurokoa da.