Kiñu gztx

Astegoienean izango da Kiñu Gaztetxearen IX. Urteurreneko jaia

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 26a

Zapatuan bertso-bazkari eta Sofokaos eta Willis Drumond taldeen kontzertuakaz ospatuko ditue bederatzi urteak. Sarrerak Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuma tabernetan dagoz salgai.

Gaur, aprilak 26, betetan dira bederatzi urte Igorreko gazteek Kiñu Gaztetxea okupau ostean inaugurazino jaia egin zanetik. Holan, hile osoan zehar egin ditue hainbat ekintza eta oingo astegoienean izango da jai nagusia. Barikuan, Futbolin Txapelketeagaz hasiko dabe astegoiena eta zapatuan, egun osoko egitaraua prestatu dau Kiñuko asanbladeak: tailerra, bertso-bazkaria, poteoa eta kontzertuak egingo dira. Sarrerak Igorreko Axular Herriko Tabernan eta Kukuma tabernan dagoz salgai. Zortzi euro balio dauz bertso-bazkarirako txartelak eta beste zortzi kontzertuetarakoak.

Futbolin Txapelketea, hilaren 28an, Axular Herriko Tabernan jokatuko da 19:00etatik aurrera. Daborduko emon daiteke bikoteen izena Herrikoan bertan. Kanporaketa bakotxa bost pelotagaz jokatuko da, hau da, hiru golera. Finala ostera, zapatuan jokatuko da 19:00ak aldera, poteoa Herrikotik pasetan danean.

Zapatuan, hilak 29, goizean-goiz hasiko da egitaraua. 11:00etan, Mundua Eraldatuz Gozatzeko Errezeta liburuaren gaineko tailer bat egingo da, ekintza zuzenak egiteko baliagarria izango dana. Gero, 13:00etan marianitoak prestatzeko, eta edateko, tailerra be egongo da musikeagaz girotuta. Bertso-bazkaria ostera, 13:00etan hasiko da eta Maite Sarasolak, Maider Altunak eta Peru Abarrategik kantauko dabe; atzen hau, 2022ko Arabako txapelduna da. Menu normala zein beganoa eskatu daiteke txartela Herrikoan erosterakoan.

Bazkaria eta bazkalostea amaituta, poteo musikatua abiatuko da Kiñu Gaztxetik 18:30ak aldera herriko tabernetarantza eta kontzertuak gauez izango dira, 22:00etan, Kiñuko aretoan. Hasteko, Sofokaos talde nafarra igongo da oholtzara, punk-rock doinuek emongo deutsee hasikerea gauari. Ostean, Willis Drumond Baionako rock talde ezagunak joko dau zuzenean eta kontzertuak amaituta, Lilakk dj-ak hartuko dau musikeraren ardurea gaztetxea zarratu harte.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!