ikuskizuna

'Nor da Maurizia?' ikuskizun pedagogikoa ikusteko aukerea egongo da Igorren

Bea Azpiri 2023ko api. 20a, 17:30

Zapatuan, hilak 22, taularatuko da antzerkia, musikea eta jantzean batzean dauzan ikuskizuna Lasarte Aretoan, 18:00etan.

Ume eta gazte askok nor zan Maurizia Aldeiturriaga Zeberioko pandero jotzailea ez ekiela jabetuta, idatzi eban ikuskizunaren gidoia Itxaso Payák. Zelako Kultur Ideiak ekoiztuta, oingo zapatuan, hilak 22, 18:00etan, Nor da Maurizia? ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan.

Ikuskizun multi-diziplinarra da, antzerkia, musikea eta jantza batzean dituana, eta Maurizia nor zan azaltzeaz gainera, gaztetxoak euskal kulturara hurreratzea dauka helburu. LHko bigarren eta hirugarren zikloko ikasle eta DBHko lehenengo ziklokoentzat pentsauta dago. “Gaur egungo gazteriaren hainbat behar eta ezaugarri identifikau doguz. Gure kasu zehatzean, alde batetik, gazteek ez dabe zuzeneko euskal musika edota antzerkirik konsumiduten eta, bestetik, Euskal Herriko historian parte garrantzitsua izan diran personaiak eta erreferenteak ezezagunak jakiez. Hutsune horreek beteteko asmoz, Nor da Maurizia? ikuskizuna sortu dogu" dinoe ekoizleek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!