Oskar Garro txirrindulari paralinpiko igorreztarra txapelketetara bueltau barri da, baina podiumetara igoteko ez dau praktikarik galdu. Martia amaieran, Europako Kopako lasterketa batean hirugarren izan zan, 2018tik lehiaketetan parte hartu barik egon bada be. Oin, Espainiako Kopea hasi barri dau eta sailkapen orokorreko liderra da daborduko.
Murtzian izan da Txirrindularitza Paralinpikoko Espainiako Kopako lehen probea, Gran Premio Soltec aprilaren 15ean Molina de Seguran eta 16an Ceutin. Lehenengoan bigarren ailegau zan helmugara Garro, bere "egunik onena izan ez" ebala adierazo dauan arren. Hurrengo egunean bai, "sensazino oso onak" izan ebazan eta lehen postua lortu eban. Espainiako Kopako hurrengo lasterketean Leonen jokatuko dau, maiatzaren 7an.
