musikea

Zapatuan izango da Areatza Musik & Beer-en jaialdia, Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2023ko api. 18a, 12:25

The Electric Alley

Iluntzean garagardao dastaketea eta gauez, Ther Riff Truckers eta The Electric Alley taldeen kontzertuak egongo dira. Sarrerak salgai dagoz taberna ugaritan.

Areatza Musik and Beer jaialdiaren antolakuntzeak eta Kiñu Gaztetxeak alkarlanean eratutako jaialditxoa, aprilaren 22an, 19:00etan hasiko da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Hasteko garagardao dastaketea eta gero, kontzertuak egongo dira. Sarrerak salgai dagoz Areatzan, Bixer, Hagina eta The Quiet Corner tabernetan; Artean, Herriko Bentan; Diman, Baltzola jatetxean; Igorren, Axular Herriko Tabernan eta Kukuman; Lemoan, Atxeta tabernan; Ubiden herriko tabernan eta Zeberion Amañe tabernan.

The Riff Truckers taldea Gernikan sortu zan 2005ean. Rock and rolla, bluesa eta country-a joten dabe hasikeratik. 2006an hasi ziran kontzertuak emoten eta harrezkeroztik ez dira gelditu. The Electric Alley, barriz, 2012an Cadizen sortutako rock taldea da. 1970eko hamarkadako musikearen esentziari segiduten deutso.

Kontzertuaren aurretik garagardao katea egingo da 19:30ean Gaztetxean, eta bertan, lau garagardao mota desbardin edan ahal izango dira. Jatekoa be egongo da eta hamabost euro balio dauz dastaketarako txartelak.

Areatza Musik and Beer 2023 jaialdiko kartela osotuten

Bagilaren 2 eta 3an izango da Areatza Musik and Beer jaialdia eta daborduko bertan egongo diran ia talde danak emon ditu jakitera antolakuntzeak. Holan, Eric Steckel estatubatuarra, La Perra Blanco cadiztarra, Edgar Blues Trio talde kataluniarra, Henrik Freischlader alemaniarra, Komodor bretainarrak, Basement Saints suitzarrak, Bob Wayne estatubatuarra, Atraco talde madrildarra eta Los Retros eta James Room bizkaitarrak dira jaialdirako baiezkoa emon daben bandak. Kartela osotzeko talde bakar bat konfirmatzea falta da.

Aurten, plazako karpeaz gainera zapatuan beste karpa bi be egongo dira errekearen alde bietara. Batean janari postuak egongo dira eta bestean, musika kontzertuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!