Martiaren 31n atzen momentuan gelditu zan bertan-behera Anarik Igorreko Kiñu Gaztetxean jo beharreko kontzertua. Holan, atzenean asteon izango da emonaldia. Barikuan, hilak 21, 20:30ean hasiko dira gaztetxeko takillan sarrerak salduten eta 21:30ean hasiko da kontzertua. Aurreko datako sarrerek be balioko dabe.
Anari, euskal musikako musikari handienetakoa da. Bere diskoak, -Zebra, Irla izan eta Zure aurrekari penalak dira, akaso, ezagunenak- arrakasta handia izan dabe, eta zuzenekoetan, bete egiten dira aretoak. Ibilbide artistikoari errekonozimentua egiten deutsan Donostiako Adarra saria jaso eban 2018an. 2022an, nobela bat kaleratu eban Susa argitaletxeagaz, Gari eta goroldiozko titulupean.
Areatza Musik & Beer gaztetxean
Gainera, hilaren 22an Areatza Musik&Beer-ek antolatutako jaialditxoa be egongo da Kiñun; The Riff Truckers eta The Electric Alley taldeen kontzertuakaz. Sarrerak, salgai dagoz Areatzako Bixer, Hagina eta The Quiet Corner tabernetan, Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuman, Arteako Herriko Bentan, Dimako Baltzolan, Lemoako Atxetan, Ubideko Herrikoan eta Zeberioko Amañen.