Aprilaren 16an, domekea, Igorreko Kultur Etxean film bi egongo dira ikusgai. Hasteko, 17:00etan proiektauko da Momiak (Juan Jesus Garcia Galocha, 2023) animazinozko pelikulea, euskeraz. Gero, 19:30ean, helduentzako Mari(dos) (Lucia Alemany, 2023) komedia.
Momiak pelikuleak mundu modernoaren eta antxinako Egiptoren arteko istorio bat kontetan dau, antxinako mundu hau oindino be lurraren erraitan bizirik dagoala oinarri hartuta. Nefer printzeza eta Thut ezkondu ostean, errege eraztun bat zainduko beharko dau Thut-ek, baina Lord Carnaby arkeologoak eraztuna aurkituko dau indusketa batean. Holan, Thut gizakien mundura joan beharko da, Londresera hain zuzen be, eraztuna berreskuratzera.
Mari(dos) filmean ostera, Paco León eta Ernesto Alterio dira protagonistak. Dei bat jasoko dabe, euren emazteak ospitalean dagozala esaten eta biak bertaratzean, bien emaztea bardina dala ikusiko dabe, Laura (Celia Freijeiro). Holan, komediatik bien arteko alkarbizitza eta lehiakortasuna kontetan dau pelikuleak.