Sobietar osteko suntsitutako Armeniako herrixka kurdu baten, neguan, kokatzen da istorioa. Umorez eta dotore, Saleem-ek kontetan dau, zelan paisaje zuri ederren artean, protagonistek bizimodu gogorrari egiten deutsien aurre, maitasuna tarteko.
Hamo 60 urteko alargun bat da, armada gorritik erretirautako ofizial bat. Bere ondasun bakarrak armairu zahar bat, telebista eta uniforme militarra dira, eta hilean 7 dolarreko pensinoa jasoten dau. Egunero, hilerrira joaten da eta emaztearen hilobiaren erretratutik edurra kentzean dau. Apurtxo bat urrunago, Nina 50 urteko alargun erakargarriak gauza bera egiten dau: senarraren hilobitik edurra kendu. Persona helduen arteko maitasun samur bat sortuko da Hamo eta Ninaren artean.