Munduko Osasun Erakundeak 2007an hasita Hiri Lagunkoiak programatik tiraka ipini zan martxan 2016an Bizi Igorre. Honen bitartez, herria nagusientzako lagunkoia izatea topetan da, eta ondorioz, herritar guztientzat. Honen jarraipena da Bizi Igorren 2030 eta hau garatuteko behar dan laguntza teknikoa esleitu deutso Marakari Udalak.
Marakaren beharra izango da, Igorre bizigarriagoa, jasangarriagoa eta parte-hartzaileagoa izateko bidean, igorreztarren beharrizak eta nahiak jasotea gero parte-hartze prozesua planifikau, taldeak dinamizau eta martxan ipintea.
Illart Gumuzio alkateak azaldu dau, prozesu parte-hartzailea instituzionalizetako gogoa be badagoala: "Udal barruan parte-hartzea estrukturala egiteko asmoagaz, `prozesu herritarrean azaldutako gai, ideia eta erronkak udalaren egunerokoan zelan txertatu hausnartuko da".