musikea

The Riff Truckers eta The Electric Alley taldeen kontzerturako sarrerak salgai

Bea Azpiri 2023ko apirilaren 5a

Areatza Musik & Beer-ek Kiñu Gaztetxean ospatuko dau jaia aprilaren 22an, garagardao dastaketea eta gero, kontzertuak egongo dira.

Areatza Musik and Beer jaialdiaren antolakuntzeak eta Kiñu Gaztetxeak alkarlanean eratutako kontzertua, aprilaren 22an, 21:00etan izango da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Sarrerak salgai dagoz daborduko Areatzan, Bixer, Hagina eta The Quiet Corner tabernetan; Artean, Herriko Bentan; Diman, Baltzola jatetxean; Igorren, Axular Herriko Tabernan eta Kukuman; Lemoan, Atxeta tabernan; Ubiden herriko tabernan eta Zeberion Amañe tabernan.

The Riff Truckers taldea Gernikan sortu zan 2005ean. Rock and rolla, bluesa eta country-a joten dabe hasikeratik. 2006an hasi ziran kontzertuak emoten eta harrezkeroztik ez dira gelditu. The Electric Alley, barriz, 2012an Cadizen sortutako rock taldea da. 1970eko hamarkadako musikearen esentziari segiduten deutso.

Kontzertuaren aurretik garagardao katea egingo da 19:30ean Gaztetxean, eta bertan, lau garagardao mota desbardin edan ahal izango dira.

Areatza Musik and Beer 2023 jaialdiko kartela osotuten

Eric Steckel estatubatuarra, La Perra Blanco cadiztarra, Edgar Blues Trio talde kataluniarra eta Henrik Freischlader alemaniarra dira momentuz, bagilaren 2 eta 3an Areatzan egongo dirala antolakuntzeak jakinarazotako bandak. Aurten, plazako karpeaz gainera zapatuan beste karpa bi be egongo dira errekearen alde bietara. Batean janari postuak egongo dira eta bestean, musika kontzertuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!