programazinoa

Jantzaldi bat eta kontzertu bat egongo dira bihar Igorren

Asier Abrisketa 2023ko martxoaren 31

Zelanda taldea.

Gauargi taldeak adinekoentzako erromeria girotuko dau eskolako aterpean eta Lasarte Aretoan, Zelanda taldeak eskainiko dau kontzertua.

Aprilaren 1ean, zapatua, jarduera kultural biren eskaintza egongo da Igorren arrastiz. Batetik, Gauargik adinekoentzako jantzaldia girotuko dau eskolako aterpean 18:00etatik 21:00era. Bestetik, Kultur Etxean popa eta rocka buztartuten dauzan Zelanda taldearen kontzertua egongo da ikusgai, 20:00etan.

Gauargi erromeria taldearen emonaldia udaletxeko plazan egitekoa zan, baina zapatu arrastirako eguraldia txarra izango dala iragarrita dagoanez, eskolako aterpean egingo da ziurrenik. Hamar urtetik gorako esperientzia dauka Gauargik eta adineko jenteak jantzan egiteko moduko kantak taularatuko ditu.

Zelanda taldea barriz, bere lehen diskoa aurkeztera dator Igorrera: Zelanda. Hesian taldeko Fran Urias eta Ane Bastidak osotu eben taldea, Egurra Ta Kitton ibilitako Iñaki Bastidagaz batera. Halanda be, estilo desberdineko musikea egiten dabe, pop eta rock kutsukoa hain zuzen be. Hau, Lander Antonen teklatuari esker lortu dabe eta Iker Toral be badago taldean, gitarreagaz. Kantak, Eñaut Gaztañagagaz egin ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!