musikea

Thierry Biscaryk kontzertua eskainiko dau barikuan Igorreko Lasarte Aretoan

Bea Azpiri 2023ko martxoaren 29a

'Muda' diskoaren azaleko irudia.

Thierry Biscary musikari baxenafarra Igorren egongo da oingo barikuan, martiak 31, 18:00etan. Biscaryk, kantautore eta txalapartariak, musika estilo guztiak joten ditu, musika tradizonaletik hasi eta musika klasikoraino.

Kalakan taldearen sortzaileetakoa be izan zan 2009an, eta ezaguna egin zan Europan zehar bira bat egin ebalako Maurice Ravel-en Bolero txalapartaz joz. 2012an, mundu osoan egin zan ezaguna Madonnaren mundu biran parte hartu ebalako. 

2018an hasi eban Thierry Biscaryk bere bakarkako ibilbidea Manez izen artistikoa hartuta eta izen horregaz Manez eta Kobreak eta Manez B diskoak kaleratu ebazan. 2020an, Muda izeneko diskoa atera eban bere izenagaz. Disko honetako kantuak entzun ahal izango dira Igorren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!