Igorreko Kiñu Gaztetxearen IX. urteurrena ospatuteko ekintzen artean, Anariren kontzertua izango da lehen jarduerea. Oingo barikuan, martiak 31, 21:30ean da hitzordua. Ateak, 21:00etan zabalduko ditue. Sarrerak aldez aurretik erosi daitekez Igorreko Axular Herriko Tabernan eta, agortu ez badira, egunean bertan Gaztetxean, sei euroko prezioan.
Anari, euskal musikako musikari handienetakoa da. Bere diskoak, -Zebra, Irla izan eta Zure aurrekari penalak dira, akaso, ezagunenak- arrakasta handia izan dabe, eta zuzenekoetan, bete egiten dira aretoak. Ibilbide artistikoari errekonozimentua egiten deutsan Donostiako Adarra saria jaso eban 2018an. 2022an, nobela bat kaleratu eban Susa argitaletxeagaz, Gari eta goroldiozko titulupean.