gazteria

Bihar aurkeztuko dau Igorreko Udalak Gaztegunearen proiektua

Asier Abrisketa 2023ko martxoaren 28a

Martiaren 29an, 19:00etan azalduko dira Kultur Etxean Gaztegunea martxan ipinteko nondik norakoak.

Pasau dan legegintzaldian hasi zan proiektua da Igorreko Gaztegunearena, Lehendakari Agirre kaleko 13-17 portalen azpiko lokala eta lursaila hartuko dituana. Bertan, Gaztegunea eta erreka bazterrean parketxo bat eregiteko. Tokia, 2019an geratu zan Igorreko Udalaren esku, 277.000 euro ordaindu ostean eta hainbat tira-bira eragin ebazan erosketeak, EAJ eta EH Bilduren artean.

Bihar, hilak 29, behin-betiko proiektua aurkeztuko dau Udalak Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Gazteguneak eta honen inguruak zelango itxurea izango daben erakusteko mapa bat argitaratu dabe eta bertan ikusten danez, Gaztelekuak 800 metro karratu inguru izango ditu eta kanpoko berdeguneak, 1.300 metro karratu inguru.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!