Domekan, hilak 26, Arratiako Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ipuin musikala antzeztuko dabe Igorreko Lasarte Aretoan. Saio bi egongo dira, lehenengoa 11:00etan izango da eta bigarrena 12:30ean. Saio bakotxean 80 ikasle inguruk hartuko dabe parte, Musika Eskolako 15 irakaslek osotutako orkesta batek lagunduta. Lehenengo saioan, Artea, Areatza, Lemoa eta Otxandioko ikasleak igoko dira agertokira, eta bigarrenean, Zeanuri, Igorre eta Arantzazukoak.
Ikasturte honetako Ipuin musikarurako aukeratutako gaia, musika afrikarra da. Afrikan girotutako istorio bat kontauko dau Neblaren bidaia ipuinak, eta atxakia horregaz, Afrikako hainbat herrialdetako musikea ekarriko dabe Arratiako Musika Eskolakoek Igorrera. Ez bakarrik herrialde horreetako doinu tradizionalak, baina baita gaur egungo musikea be.