erakusketea

Martin Ortega Muroren ilustrazinoen erakusketea zabalduko da bihar

Bea Azpiri 2023ko mar. 23a, 11:00
Martin Ortegaren ilustrazinoetako bat, Arratiako Mankomunitatearen egoitza.

Bihartik eta aprilaren 28ra arte, Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa gelan, Martin Ortega Muroren 36 ilustrazinok osotuten daben Igorre ezetu izeneko erakusketea egongo da ikusgai.

Teknika mistoagaz eginda, Igorreko lekurik bitxienak emoten dabez ezetutera ilustrazinook. Igorreztarrentzat ezagunak izango dira, 36 ilustrazinotik 24. Izan be, 2022 eta 2023ko udal egutegietan agertzen dira. Beste hamabiak erakusketa honetarako berenberegi egindakoak dira. Sormen prozesuaren azalpen bat eta ilustrazinoen lekuak kokatzen dituan mapa bat be badagoz erakusketan.

Egutegietan agertzen diran lekuak, Angel Larrea historialariak aukeratutakoak dira. "Igorrek uste genduan baino leku bitxi gehiago ditu" dino egileak. "Jenteak ikusiko dau Igorre handia dala-ta non dagoan zer. Erdiguneak ez dauka zerikusirik leku batzuetan marraztu dodanagaz” azaldu deutso BEGITUri.

Martin Ortega Muro

Jaiotzez Javier izena dauan arren, Martin izenagaz da ezaguna txikitatik. Areatzan bizi da, oin dala sei urtetik hona eta diseinu grafikoa eta ilustrazinoa ditu lanbide. Bere lana ezaguna da Arratian, Areatza bisitatzeko koadernoa eta Igorreko udal egutegi biko ilustrazinoakaitik. Izan be, liburua eta egutegiak, Areatza eta Igorreko etxe guztietan, hurrengoz hurrengo, banatu ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!