ANTZERKIA

'Ez naiz inoiz Dublinen egon' komedia dakarre Igorreko Lasarte Aretora

Bea Azpiri 2023ko mar. 23a, 10:13

Aitziber Garmendiak, Mireia Gabilondok, Iñigo Aranburuk eta Iñigo Azpitartek taularatuko dabe antzezlana zapatu iluntzean.

Aitziber Garmendia, Mireia Gabilondo, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte aktore ezagunek emongo deutsie bizitza Markos Goikoleak idatzitako eta Mireia Gabilondok zuzendutako Ez naiz inoiz Dublinen egon komediari zapatuan, hilak 25, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan.

Jentearen fantasia eta miserien gaineko hausnarketa garratza da. Antzezlanak, alkar onartzeko zailtasunak izan arren, danok gauza bardinaren bila gabizala azalduten dau; biziten lagunduko deuskun ilusino baten bila, hain zuzen be.

Sinopsia

Amesti familia Eguberri gaua ospatuteko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez daben alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindygaz dator, bere neska-lagun irlandarragaz. Danak dagoz desietan irlandarra ezetuteko, baina inok ez dau espero Cindy personai ikusezin bat izatea, Elenaren fantasia bat. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!