musikea

Musika saio berezia antolatu dau Kiñu Gaztetxeak

Asier Abrisketa 2023ko mar. 22a, 11:25

Barikuan gaztetxeko rock eskolako ikasleek zuzeneko kontzertua emongo dabe eta gero mikro irekiak egongo dira, kantau zein instrumentuak joteko.

Hari's Rock School izeneko eskolea, Kristonak taldeko gitarra-jolea dan Alex Harillok Kiñu Gaztetxean adin desbardinetarako gidatuten dauan gitarra klasea da eta martiaren 24an, barikua, emonaldi berezia antolatu dau. Honeen kontzertua eta gero, jam session-a egingo da 18:30etik aurrera.

Hasteko, eskolako "ikasle eta inguruko lagunek" hainbat rock bersino joko ditue. Ikasleek gitarrak hartuko ditue eta lagunek, bateria eta ahotsak. Abesti desbardinak dagoz prestatuta eta hurbilduten danak mikrofonoa hartzeako aukerea be izango dau. Honeek amaituta, inprobisazinorako tartea be egongo da Kiñuko oholtzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!