gazteria

Eguenera arte emon daiteke udabarrilekuetarako izena

Asier Abrisketa 2023ko mar. 21a, 11:30

Aprilaren 10etik 12ra Ozaetako aterpetxera joango dira hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteak Maratuko begiraleakaz.

Maratu Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Aste Santuko oporretan udabarrilekua egongo da hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteentzako. Aprilaren 10etik 12ra arte egongo dira Ozaetako (Araba) aterpetxean eta gehiez be, 40 lagunentzako lekua egongo da. Bertan jolasak, olinpiadak, urtekerak eta gaubelak egingo ditue, besteak beste. Izena hilaren 23ra arte, eguena, emon daiteke 688 898 765 telefonora WhattsApp-a bialduta eta gazte bakotxeko prezioa, 25 eurokoa da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!