solasaldia

Arkaitz Rodriguezegaz solasaldia egingo da Igorren

Asier Abrisketa 2023ko mar. 21a, 11:00

Sortuko Idazkari Nagusiak 19:00etan hartuko dau berbea gaur Igorreko Kultur Etxean.

Hile bi faltau dira Udal eta Aldundietako Hauteskundeetarako eta euskal alderdiak hasi dira daborduko hauteskunde-kanpainarako berotuten. Holan, martiak 21 dituan honetan EH Bilduk solasaldia antolatu dau Arkaitz Rodriguez diputatu eta Sortuko Idazkari Nagusiagaz, 19:00etan Lasarte Aretoan.

Bertan, Rodriguezek EH Bilduren proiektua azalduko dau eta honen inguruan eztabaidatu eta galdetuteko tartea be egongo da. Beste alde batetik, kontuan hartzeakoa da Igorreko EH Bilduk proiektu propioa be garatuko dauala hauteskundeetara begira: Ilbanduz Indartu. Honegaz, "BIZI herri egitasmoa indartu, herrira zabaldu eta Igorreren saretze komunitarioaren erreferente bihurtu" gura da eta "alkarteen arteko alkarlana ahalbideratuko dauan foroa" sortuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!