Eskupelotea

Promozino txapelketako finaletik kanpo geratu da Oier Etxebarria

Asier Abrisketa 2023ko mar. 20a, 10:20

Igorreztarrak eta Salaberriak, Zeanurin jokatu eben finalerdien ligako bigarren jardunaldia eta 22-9 amaitu zan Morgaetxebarria eta Bakaikoaren kontrako partidua.

Zeanuriko Ibarreta frontoian jokatu zan bariku gauean Binakako Promozino mailako Txapelketako finalerdien ligaxkako bigarren jardunaldia. Ibai Zabala eta Andoni Gaskue, Iker Larrazabal eta Iosu Eskirozen kontra aritu ziran lehenengo eta Larrazabal-Eskiroz bikoteak lortu eban garaipena, 22-16. Gero, Joanes Bakaikoa eta Aimar Morgaetxebarria, Iker Salaberria eta Oier Etxebarria igorreztarraren kontrako partidua jokatu zan eta lehenengoek irabazi eben, 22-9.

Holan, jardunaldi biak galdu ostean, Etxebarria eta Salaberriak ezin izango dabe Labriten jokatuko dan finalean parte-hartu. Larrazabal eta Eskiroz barriz, badagoz finalerako matematikoki sailkatuta eta asteon ebatziko da bigarren bikote finalistea, Zabala-Gaskue eta Bakaikoa-Morgaetxebarriaren artean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!