literaturea

Julen Gabiriak euskeratutako 'Maus' komikia izango dabe berbagai gaur Igorreko Literatura txokokoek

Bea Azpiri 2023ko mar. 20a, 10:00

Kultur Etxean, 17:00etan batzean dira txokokoak, Gaur, Julen Gabiria be izango da bertan, Pulitzer saria jaso eban nobela grafiko hau euskeratzean aurre egin behar izandako erronka edo-eta ebatzien barri emoteko.

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik urtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzean da, eta egilearen aita da. Istorio paralelo bi kontetan dira komikian. Alde batetik, Art komikigilea eta Vladek aitaren arteko gaur egungo harremana; eta bestetik, eta hauxe da ildo nagusia, aitak Auschwitz-en bizi izandakoa.

Hizkuntza ez dakianaren hizkera

Gabiriak, Durangoko Azokan azaldu eutsan EITBri buruhauste batzuk eragin eutsazala Maus komikia euskerara ekarteak. Jatorrizko lana ingelesez dago idatzita eta Vladek protagonistak ez dau ingelesa ondo hitz egiten. Horregaitik, itzultzaile lanetarako ikasitakoa “desikasi” egin behar izan eban, “protagonistearen ahoan okertasun koherente bat eregiteko”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!