BERTSOLARITZEA

Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio egongo dira Igorren

Bea Azpiri 2023ko mar. 17a, 11:00

Domekan izango da San Josetako bertso-saioa, Lasarte Aretoan arrasiko 18:00etatik aurrera.

Domekan, hilak 19, 18:00etan, Arratiako bertso eskoleak urtero antolatuten dauan San Josetako bertso-saioan, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio egongo dira Igorreko Lasarte Aretoan bertsoak kantetan.

Hasikeratik, puntako bertsolariak ekarri izan ditu Arratiako bertso eskoleak zita honetara. Aurten, Euskal Herriko txapelduna eta bertsolaritzan historia egin dauan Lujanbio; 2021ean Nafarroako Bertsolari Txapelketea irabazi eta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreetara heldu zan Alkaiza; Sustrai Colina, bitan Xilaba Bertsulari Xapelketa eta seitan Bertsolari Txapelketa Nagusian finalista izan dana eta Iturriaga, bertsolariaz gainera, abeslaria, komikilaria, antzerki eta zine gidoigilea be badan artistea izango dira Igorren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!