Merkatariak

Dendak kalera aterako ditue zapatuan Igorren

Asier Abrisketa 2023ko mar. 16a, 11:10

Goizez Urbieta zelaiaren inguruan egongo dira Ainara Kirolak, Marrak, Kili-kili eta Klitz denden produktuak.

Arratiako Merkatarien Elkarteak, AME, aurten be antolatu dau Dendak Kalera ekimena. Martiaren 18an, 10:00etatik 15:00etara lau denda egongo dira Urbieta futbol-zelaiko aparkalekuan euren produktuak saltzean. Batez be erropa eskainiko da baina baita kirol-produktu eta paperdendakoak be. Honeek dira oingoan kalera urtengo diran negozioak: Ainara Kirolak, Marrak, Kili-kili eta Klitz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!