ANTZERKIA

Kurkuluxetan alkartearen 'Maddi Pirata' antzezlana egongo da Igorreko Lasarte Aretoan

Bea Azpiri 2023ko mar. 15a, 11:40

Barikuan izango da, hilak 17, 18:00etan. Umeentzako ikuskizun honek estereotipoak apurtzea bilatzen dau, ume eta gazteek libreago bizi dagiezan euren bizitzak.

Antzezlanak, beti personaia gaizkiletzat aurkeztu diranak, askotan ez dirala gaiztoak izan esaten dau. Espiritu kritikoa be bultzatu gura dau, Historia idatzi dabenek euren interesetara moldatu dabela erakutsiz. “Historia idazten ebenek, askotan, errealidadea aldrebesten eben eta euren erara kontetan euskuen. Maddi pirata antzezlanean argi ikusiko da historia askotan ez dala kontetan euskuen moduan izaten, pirat aguztiak ez zirala bardinak, sorginak ez zirala deabruak..." dinoe Kurkuluxetanekoek.

Sinopsia

Maddi kostaldeko neska alai bat zan eta bere familiagaz oso pozik bizi zan, baina egun baten Miss Cauliflower erregina zitala, Txerriface kapitainaren laguntzeagaz, gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zan. Asko zan jokoan egoana: Maddiren ametsak, bere ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan eban: Pirata bihurtzea!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!