zinekluba

'Bagdad Cafe' pelikulea egongo da Igorreko Zineklubean

Bea Azpiri 2023ko mar. 14a, 16:50

Eguenean, hilak 16, 20:00etan, Percy Adlon zuzendari alemaniarraren 1987ko pelikulea, Igorreko Lasarte Aretoan ikusteko aukerea egongo da.

Mojave basamortuko motel baten gertatzen dan filma da Bagdad Cafe (Out of Rosenheim). Jasmin Münchgstettner turista alemaniarra senarragaz haserretzen da eta basamortu erdian geratzen da bakarrik. Banandu barri dan Brendaren Bagdad Cafe-ra ailegetan da eta, hasikeran, andra bien artean mesfidantzea nagusi bada be, adiskidetasuna sortuko da gero. Kafetegian hainbat personaia ezetuko ditu protagonisteak: Hollywood-eko eszenografo bat, tatuaje artista bat eta Brendaren familia, besteak beste.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!