M8

Andren gorputzen inguruko jardunaldia antolatu dau Kiñu Gaztetxeak

Zoru pelbikoa eta ziklo menstrualaren eta elikadurearen arteko harremana izango dira berbagai bariku iluntzean.

Igorreko Kiñu Gaztetxeak, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren testuinguruan, berbaldi bi antolatu ditu martiaren 10erako. Lehena 19:30ean, Iera Gomez fisioterapeuteak gidatuko dau, Zoru pelbikoa ezagutu, eta bigarrena 20:30ean, Elikheziko nutrizino adituek, Ziklo menstruala eta elikadura.

Lehen berbaldian, pelbisaren behekaldea estalduten dauan gihar multzoa izango da berbagai, hau da, zoru pelbikoa. Iera Gomezek hau zer eta zertarako dan azalduko dau, bai eta COREagaz (grabitate zentrua dan muskulu sistemea) daukan erlazinoa, sortu ahal diran arazoak eta honeek fisioterapiaren eskutik zelan landu. Horrezaz gain, zoru pelbikoa sentiduteko praktika txiki bat be egingo da.

Bigarren berbaldian barriz, Elikhezi nutrizino enpresako Irune Intxausti bediaztarrak eta Karmele Felipe Arrigorriagakoak hartuko dabe berbea. Honeek ziklo menstrualaren eta elikadurearen arteko harremana azaleratuko dabe entzuleen artean eta nutrizinoaren aldetik, zelan hobetu daiteken hilekoa pasetako modua.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!