errezitaldia

Poesia Hegalaria taldeak errezitaldi musikatua egingo dau Igorren

Bea Azpiri 2023ko mar. 8a, 10:30
Poesia Hegalaria taldeak Igorreko Udal Liburutegian egindako saioa.

Zapatuan buztartuko ditu poesia eta musikea talde arratiarrak Gau Lora tabernan, 19:30etik aurrera Idoia Carramiñana poeteagaz batera.

Pablo Cabañas, Ana Juez, Sonia L. Astondoa eta Irune Elexpek  poema sorta bat irakurriko dabe zapatu iluntzeko saioan, Amets Bilbao eta Irune Elexperen musikeak lagunduta. Idoia Carramiñana poetea be egongo da eta gura dauanak berak sortutako edo beste egile batzuen gustuko dituan poemak irakurteko aukerea izango dau.

Idoia Carramiñana.

"Gure inguruan holango proiektu bat egiten dan lehen aldia da eta horregaitik ahalegin berezia egiten da giro erakargarria eta inguratzailea sortzeako, material personalak eta sormena erabiliz. Holan interes eta ilusinoz, jarduera interesgarriak egin daitekezala erakutsi da" azaldu deutso BEGITUri Irune Elexpe taldeko kideak.

Topaketa poetiko bakotxean mikrofonoa gura dauanaren esku ipinten dabe, norberaren edo beste egile batzuen poesia errezitetako. Gau Lorako saioan, Idoia Carramiñana izango da; baita goi mailako beste poeta eta rapsoda batzuk be. Beste musikari batzuk be konbidauta dagoz parte hartu dagien.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!