Antzerkia

Umeentzako txotxongilo ikuskizuna egongo da Igorreko Liburutegian

Bea Azpiri 2023ko mar. 7a, 17:00

Martiaren 10ean, 18:00etan, Rosa Martinez konpainiak, Etxean gozo txotxongilo ikuskizuna eskainiko dau Igorreko Udal Liburutegian.

Bariku arrastian hiru eta zortzi urte bitarteko umeentzako txotxongilo antzezlana taularatuko dau Rosa Martinez konpainiak. Hogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauka konpainiak, mota desbardinetako txotxongilo ikuskizunak sortu eta eskaintzen eta nazinoarteko txotxongilo jaialdietan be parte hartu dau.

Etxean gozo antzezlanean, maskota izan gura dauan arratoi arrunt bat da protagonistea. Bere ametsa lortu guran, eguneroko bizimodua alde batera itxi eta abenturak biziko ditu. Bidaian personahia askogaz egingo dau topo; beti modan jantzita dagoan Alai txakurragaz, esate baterako. Dana dala, ez da erraza izango arratoiarentzat, munduak bera maskota legez ikustea. Baina maitasuna danontzat dago munduan eta arratoi txiki batentzat be bai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!