INGURUMENA

Hondakinen karakterizazinoa egingo da gaur arrastian Igorren

Bea Azpiri 2023ko martxoaren 2a

Arratia Garbiak hondakinen bilketearen gaineko sensibilizazino kanpaineagaz segiduten dau eta asteon, Lemoan eta Igorren egongo dira informazino puntu eta berbaldiak.

Gaur, ekintza berezia egingo dabe Igorreko Kultur Etxe aurrean, 17:00etan. Hondakinen karakterizazinoa egingo da, hau da, eukiontzi grisak hutsituko ditue kalean. Holan jentea inpaktau gura dabe antolatzaileek: "Harrituko zara eukiontzi grisean botaten dogunagaz!" dinoe. Ostean, berbaldia egingo da 19:00etan Kultur Etxean Arratia Garbia kanpainearen barruan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!