zozketea

Unidad Alavesa eta Harria taldeen kontzerturako sarrera biren zozketea

Asier Abrisketa 2023ko mar. 2a, 11:20
Unidad Alavesa taldea.

Partekatu argitalpen hau sare sozialetan eta irabazi Kiñu Gaztetxean martiaren 11n egingo dan kontzerturako sarrera parea!

Martaren 11n, zapatua, Unidad Alavesa eta Harria taldeen kontzertuak egongo dira ikusgai Igorreko Kiñu Gaztetxean. Gaztetxeko ateak 21:30ean zabaldu ostean hasiko da jaia eta kontzertuen ostean be, musikea egongo da gauez. Sarrerak, Igorreko Axular Herriko Tabernan erosi daitekez aldez aurretik zortzi euroan; soberan badagoz, egunean bertan salduko dira gaztetxean. Unidad Alavesa taldeak 2021eko abenduan eukan programauta kontzertua gaztetxean, baina orduan, COVID19a zala-ta gelditu zan bertan behera.

Argitalpena Twitter, Facebook eta Instagramean topau eta alkarbanatu, sarrera parea irabazteko. Zorte on!

Unidad Alavesa, folk-rock talde ataundarra da eta euskerazko zein gaztelerazko kantak abesten ditue. Kiñukoa Made in Germany diskoagaz egingo daben atzen kontzertua izango da, gero "denporaldi on bat zuzenekorik emon barik" egongo dira. Taldea 2016an sortu eben Haritz Artolak (ahotsa eta gitarrak), Iker Artzak (bajua), Gurutz Bikuñal (gitarra), Eneko Dorronsorok (trikia eta banjoa) eta Unai Munduatek (bateria). Honek Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Los Rockinson, Bizardunak, Stanislaw eta Los Zopilotes Txirriaos taldeetatik datoz.

Harria barriz, igaz sortutako talde rockero bergararra da eta Aitor Aldanondo (ahotsa eta gitarrea), Ekaitz Aranberri (gitarrea), Maitane Azkarate (ahotsa) eta Guille Sanz (bateria) dira taldekideak. Fiachras, Brigada Criminal, Bizardunak, Bidelapurrak eta Belceblues taldeetan ibilitakoak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!