merkatariak

Salgai dagoz Bonodenda kanpainako bonuak

Bea Azpiri 2023ko ots. 28a, 10:30

Aprilaren 30era arte erabili ahal diran 3.500 bonu dagoz sailagai hamar eurotan, hamabost euroko erosketea egiteko.

Dendan hamabost euroko balioa daukien bonuak 10 euroren truke erosi daitekez eta holan produktua % 33 merkeago erosiko dau konsumitzaileak. Aprilaren 30era arte erabili daitekezan 3.500 bonu dagoz salgai. Erosketea bakotxean, gehienez bonu bi erabili daitekez, baina erosketearen zenbatekoa txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko. Bonuak ezin dira diruaren truke aldatu. Igorreko 50 komertzio eta taberna atxikitu dira kanpainara.

Kanpaineak, jentea herrian bertan erostera animetea dauka helburu. Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan erosi daitekez, astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era, eta martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Igorren erroldatutakoek erosi daikiez daborduko, eta erosterako orduan NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dabe. Igorren erroldatuta ez dagozanek, martiaren 6tik 31ra arte edo bonuak amaitu arte erosi ahal izango dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!