Astegoienean Murtzian jokatu da Bertikalen Espainiako Txapelketea eta bertan egon da Onditz Iturbe korrikalari igorreztarra. Proba berezia izan da sei kilometroko OXOX Bertikala izan be, irabazleak bagilean Austrian jokatuko dan Bertikalen Munduko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau.
Igaz Iturberena izan zan garaipena baina oingoan, Nuria Gil kataluniarrarentzako izan da txapela. Iturbe bigarren ailegau zan helmugara, 47 minutu eta 32 segundotan egin eban probea, Gilek baino 24 segungo gehiago. Podiuma Malen Osa euskaldunak osotu eban, hirugarren postuan.
Chinte Challenge Trail
Kilometro bertikalagaz batera, bigarren lasterketa bat be jokatu dau Onditz Iturben Murtzian, hogei kilometroko Chinte Challenge Traila hain zuzen be. Honetan bai, igorreztarra lehen postuan heldu zan 02:00:09ko denporeagaz. Atzetik Holly Page eta Fatima Ortega Cano izan ebazan sei eta hamairu minutuko aldeagaz, hurrengoz hurrengo.