zinuema

Andrei eragiten deutseen arazoak azaltzen dabezan film laburrak ikusi ahal izango dira Igorren

Bea Azpiri 2023ko ots. 10a, 12:15

Domekan izango da, 19:30ean, Zinuemaren Emakumeak film laburrean saioa. Umeentzako pelikulea barriz, El gato con botas: El ultimo deseo izango da 17:00etan.

Zinuema proiektu pilotuaren atzen aurreko saioan, zezeilaren 12an, 19:30ean, bost film labur ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan Emakumeak film laburrean izenburupean. Hainbat herrialdetako jatorrizko bersinoak dira filmok, euskerazko azpidatziakaz. Bost film laburrek lotzean dituan gaia da gizarte patriarkal honetan andrei eragiten deutseen arazoak. 

Euskeraz, edo jatorrizko bersinoetan azpidatziakaz, ikus-entzunezakoak pantaila handian eta euskeraz ikusteko aukerea emoten dau Zinuemak. Hamaikagarren saioa izango da oingo domekakoa eta hurrengoa, zezeilaren 19koa, atzena. Ondoren, balorazinoa egingo dau UEMAk ikusteko ea segida emon ahal jakon pantailetan euskerazko edukiak sustatzeko proiektuari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!