Antzerkia

Barikuan, 'Arrainak bihotzean' umeentzako ikuskizuna egongo da Igorren

Bea Azpiri 2023ko otsailaren 8a

Bariku arrastian taularatuko dau Marmar konpainiak aktoreak eta txotxongiloak batzean dituan antzerkia Lasarte Aretoan.

Oingo barikuan, hilak 10, 18:00etan, Marmar Teatro konpainiak, aktoreak eta txotxongiloak batzean dituan Arrainak bihotzean antzezlana eskainiko dau Igorreko Lasarte Aretoan. Arrainak bihotzean Leire Bilbaoren poemetan oinarritzen da eta 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat pentsauta dago.

Sinopsia

Martak ez daki non bizi diran bildurrak, eta lasai bizi da herri polit baten. Bere aita marinela da eta portuan, zain dagoan egun gris baten, ekaitz batek uretara botaten dau. Itsas hondoak behartutako bidaia bat hasiko dau, horretarako arrainen eta bildurren hizkuntza ikasi behar badau be. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!