Kiñu GZTX

Umorezko 'Inprotxou!' saioa egingo da Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2023ko ots. 7a, 12:05

Leire Orbek, Mitxel Santamarinak eta Ismael Pereirak gidatuko dabe inprobisazino ikuskizuna bariku iluntzean.

Hilaren 10ean, Igorreko Kiñu Gaztetxean inprobisazino eta umorerako tartea antolatu da 20:30etik aurrera. Inprotxou!  antzerkia eta inprobisazinoa umorez batuten dauzan kultur adierazpena da, euskeraz. Holan, saio bakotxa bakarra izaten da.

Aktore desbardinek hartuten dabe parte baina oingoan, saioa gidatuten Leire Orbe, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira egongo dira. Kiñuko ateak, 20:00etan zabalduko ditue eta taberna giroan, aktoreen eta ikusleen artean osotuko da barrea helburu daukan ikuskizuna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!