zinekluba

Ferenc Török zuzendari hungariarraren '1945' filma eskainiko dabe Igorren

Bea Azpiri 2023ko otsailaren 7a

Zineklubak antolatuta, hilaren 9an 20:00etan proiektauko da Bigarren Mundu Gerraren inguruko filma Lasarte Aretoan.

Oingo eguenean, hilak 9, 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, 1945 (Ferenc Töröc, 2017) filma egongo da ikusgai. Hilean behin Igorreko zineklubak, momentuko karteldegian ez dagoan interes handiko pelikularen bat ekarten dau. 1945 pelikulan, zuzendariak, herri txiki baten Bigarren Mundu Gerrak eragindako gorrotoa eta bildurra erakusten ditu. Filmak hainbat sari jaso dauz.

Sinopsia

1945 urteko abuztuko egun itogarri baten, Europako gerra amaitu barria dala, herri txiki bateko biztanleak udaleko funtzionario baten semearen ezkontzarako prestetan dagozala, judu ortodoxo bi, tren geralekura heldu dira kutxa misteriotsu bigaz. Funtzionarioa bildur da erbesteratu ebezan juduen semeak izango ete diran, oin legez kanpo dituen ondasunak erreklametan datozala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!