Berbalagun

Kaitin Allenderen bakarrizketea dakar eguaztenean Berbalagunek

Asier Abrisketa 2023ko ots. 6a, 12:00

Bakarrizketeagaz batera, Mikroipuin Lehiaketako sari banaketea be egingo da Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean.

AEK-k antolatutako Berbalagun ekimenaren ekitalditxoa urtailaren 18rako egoan programauta, baina edurra zala-ta, Kaitin Allende ezin izan zan Igorrera hurbildu. Holan, atzenean asteon egingo dira bakarrizketea eta II. Mikroipun Lehiaketearen sari banaketea, hilaren 8an 19:30etik aurrera, Lasarte Aretoan.

Hasteko, mikroipuinen egileek euren sorkuntzak irakurriko ditue eta gero sari banaketea egingo da. Hau eginda, Kaitin Allende kazetari eta umoregilea urtengo da oholtzara, entzuleak barrezka ipinteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!