Zinuema

"Irabazi arte!" telesailaren lehen kapitulua estreinauko dau Zinuemak domekan

Asier Abrisketa 2023ko ots. 1a, 11:54

Zinuemako saioaren ostean, Kepa Junkera berpiztu dokumentala proiektauko da Igorreko Lasarte Aretoan.

Domekan, zezeilak 5, proiekzino bi egongo dira Igorreko Kultur Etxean arrastiz. 17:00etan, Zinuemak antolatutako Irabazi arte!  telesailaren bigarren denporaldiko lehen kapituluaren aurre-estrainaldia egongo da ikusgai. 19:30ean barriz, Kepa Junkera berpiztu dokumentala ikusi ahalko da.

Irabazi arte!  etb1-en gaztetxoentzako telesaila da eta neskato talde baten nondik-norakoak kontetan dauz, herriko nesken lehen futbol taldea osotuten daben bitartean. Etb1-ek hilaren 10ean hasiko dau telesailaren bigarren denporaldia baina Zinuemari esker, hau Igorren arinago ikusteko aukerea be egongo da.

Kepa Junkera berpiztu ostera, euskal trikitilari entzutetsuenaren errehabilitazino prozesuaren gaineko dokumentala da. Berba egiten, eskuak eta burua mobiduten ikasi behar izan dau barrio. Halanda be, dokumentala egin dabenek defendatzen daben moduan, "biziten eta sortuten jarraitzen dau, artea, musikea, poesia, pinturea eta argazkigintzeagaz hunkitzen". Holan, emozino horreen kontakizuna da dokumentala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!