Kiñu gztx

Kimuak bere proposamen politikoak aurkeztuko dauz Igorren

Asier Abrisketa 2023ko otsailaren 1a

Kimuak Gasteizen ospatutako jardunaldi politikoen berbaldietako bat.

Kiñu Gaztetxean aurkeztuko dira "paradigma iraultzaile barri" baterako proposamenak, bariku arrastian, 18:00etan.

Zezeilaren 3an, barikua, Kimua izeneko eragile politikoa bere burua eta bere proposamenak aurkeztera dator Igorreko Kiñu Gaztetxera. "Euskal Herrian dominazino sistema ulertu eta burrukatzeko, paradigma iraultzaile barri bat eraikiten" dabilen taldea da Kimua eta euren proposamen politiko nagusia, "bizitza askea eta Euskal Herriko Komunen Sistema" dala azalduten dabe.

Holan, proposamen hori "sostengatzen dauzan hipotesiak" landuten dabiz eta bide horretan, hainbat liburuxka argitaratu ditue: Dominazioaren sistema-Klase jendartearen erroak eta egungo adierazpena; Patriarkatua-Dominazio sistemaren zutabeMateria, bizitza, lana-Ekologia politikoaren irakurketa eta Etika iraultzailea eta antolaketa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!