Abenduaren 7an Arantzazu eta Igorre arteko eraso matxista, arrazista eta LGTBI fobikoen kontrako kartela erretan saiatu ziran, gainean gurpilak ipini eta honeei su emoten. Gaur, urtailak 31, barriro errepikatu da ekintza bardina, baina industrialdeko sarreran. Lehengoan Ertzaintzak amatau eban sua baina oingoan, guztiz erreta dagoz Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zein <<Igorrek ez dau eraso matxista, arrazizta eta LGTBIfobikorik onartzen>> dinoan kartela.

Argazkian ikusten danez, kartel bien arteko hutsunean metalezko makila bat sartu eta honen gainean egin dabe ezezagunek sua, abenduan gertatutakoan modura, gurpil bat erabilita. Holan salatu dau Igorreko udalak gertatutakoa sare sozialetan: "Gaur inoz baino gehiago, zera berretsi gura dogu: Igorrek ez dau eraso matxista, arrazista eta LGTBI fobikorik onartzen eta mezuagaz bat ez datozenek ez daukie lekurik gure herrian".
😡 Azaroan jarritako seinaleetako bat erasotu egin dute, eta tamalez ez da lehen aldia.
— IgorrekoUdala (@IgorreUdala) January 31, 2023
Gaur inoiz baino gehiago, zera berretsi nahi dugu:Igorrek ez du eraso matxista, arrazista eta LGTBI fobikorik onartzen eta mezuarekin bat ez datozenek ez dute lekurik gure herrian. 🟣 pic.twitter.com/TIbkDHw0np