Igorreko Maratu Gazteria Zerbitzuak antolatuta, hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteek taldean eskietan joateko aukerea izango dabe zezeilean. Urtekerea zezeilaren 24tik 25era egingo da, Kantabriako Alto Campoo estazinora eta gehienez be, 52 gazte eroango dabez Maratuko begiraleek.
Joan ahal izateko, izena aldez aurretik emon behar da 688 898 765 telefonoan. Atzen eguna domekea izango da, hilak 29, eta urtekerearen prezioa personako 60 eurokoa da.