zinuema

'Go!azen 9.0' atzen kapituluaren aurre-estreinaldia dakar domekan Zinuemak

Asier Abrisketa 2023ko urt. 26a, 11:49

Gero proiektauko da nagusientzako pelikulea, Avatar: El sentido del agua; normalean baino ordubete goizago hasiko da, 18:30ean.

Zinuema, pantailetan euskerearen presentzia handitzeko proiektu pilotuaren atzenurren emonaldia izango da Go!azen 9.0 atzen kapituluaren aurre-estreinaldia domekan, hilak 29, 17:00etan. Go!azen, gaztetxoei zuzendutako ETB 1eko telesail musikala da. Udaleku zorrotz baten euskaldun gazteen talde baten ibilerak kontetan ditu. 2008an sortu zan EiTBko film musikal bat legez eta filmaren arrakastearen ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu eban. Gero, 2016an, telesaila berreskuratu eta urteotan, bederatzi denporaldi egin dabez.

Domekako bigarren proiekzinoa barriz James Cameronen atzen superprodukzinoa izango da: Avatar: El sentido del agua. Normalean bigarren pelikulea 19:30ean hasten da baina oingoan ordubete aurreratu da, pelikuleak hiru ordu irauten ditualako. Bertan, Na'avi tribu estralurtarra da barriro protagonistea eta lehen pelikulako gertakarien ostean, Sully eta Neytirik familia osotuten dabe baina gizakiak bueltan datoz euren planetara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!