Memoria historikoa

Igorren kokatutako nobela grafikoa aurkeztuko dabe egileek barikuan

Bea Azpiri 2023ko urt. 25a, 17:00
Nobela grafikoaren azala.

Igorreko 1937ko bonbardaketan hil zan 15 urteko Blasida Pujanaren inguruko nobelea Igor Estankonak eta Maite Yurrebasok aurkeztuko dabe Lasarte Aretoan.

Igor Estankona idazleak eta Maite Yurrebaso irudigileak Nork hil zuen egiazki Blasida Pujana? nobela grafikoa aurkeztuko dabe barikuan, hilak 27, 20:00etan, Igorreko Kultur Etxean.

Igorreko 1937ko bonbardaketan hil zan 15 urteko Blasida Pujana. Udalak, memoria berreskuratzeko lanan barruan, nobela grafiko bat egiteko enkargua egin eutsen Estankona eta Yurrebasori. Lana, 2018an argitaratu zan. Egileek zelan izan zan lanketa prozesua eta ze laguntza euki eben Arratiako historialarien aldetik kontauko dabe. Baita testuingurua emon Blasida Pujanaren heriotzeari be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!