zabortegia

Igorreko zabortegiaren handitzearen gaineko solasaldia antolatu dau EH Bilduk

Asier Abrisketa 2023ko urt. 24a, 11:41

Mikel Otero, EH Bilduren transizino ekologikorako idazkaria.

Eguazten arrastian Lasarte Aretoan, Illart Gumuzio alkate igorreztarrak eta Mikel Otero EH Bilduren transizino ekologikorako idazkariak hartuko dabe parte solasaldian.

2022 amaieran jakinarazo eban Eusko Jaurlaritzeak Bizkaiko hiru zabortegi handitu eta Artxandakoa barriro martxan ipiniko zala, euren artean Igorreko eta Bistibietako (Lemoa) zabortegiak. EH Bildu, ebatzi honen kontra agertu da eta euren arrazoiak azaldu zein alternatibak proposatzeko antolatu da biharko berbaldia. Holan, hilaren 25ean 18:30ean Igorreko Kultur Etxean batuteko deia egin dabe eta hizlari nagusi bi egongo dira: Illart Gumuzio Igorreko alkatea eta EH Bilduren transizino ekologikorako idazkaria dan Mikel Otero.

Baimen hau, Euskal Autonomia Erkidegoan 400.000 tona hondakin biltegiratzeko leku falta dagoalako emon dauala azaldu eban Jaurlaritzeak eta proiektua, 2030erako Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzek Planaren barruan sartu dau.

Pasau dan urtean, maiatzean, Bistibietako zabortegia handituteko eskaerea egin eban FCC enpreseak baina Lemoako Udalak atzera bota eban eskakizuna. Baina, 2021eko abenduaren 9ko Legeagaz, Tapia Legea moduan ezetuten danagaz, udalerrien planen gainetik ebazteko ahalmena dauka Jaurlaritzeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!