Mendia

Onik urten da Fitz Roy mendian edur-jausi baten biktima izan dan igorreztarra

Asier Abrisketa 2023ko urt. 23a, 11:05
Fitz Roy eta Cerro Torre mendiak // Unsplash.com

Bere bidelagun biak barriz, arrakala batera jausi ziran eta erreskate zerbitzuek bertan behera itxi dabez erreskate lanak.

Barikuan Josu Linaza igorreztarra, Iker Bilbao durangarra eta Amaia Agirre urnietarra Patagoniako Fitz Roy mendia bajatuten egozan, edur-jausi batek harrapau ebazanean. Edurrak Bilbao eta Agirre arrakala batera bultzatu eta bertan lurperatu ebazan momentuan. Linaza onik urten zan, baina ekipo tekniko gehiena eta satelite bidez komuniketako gailua be arrakalan behera joan ziran eta ez eban ezbeharra komuniketea lortu, hiru ordu beranduago beste eskalatzaile batzukaz kurutzatu zan arte.

El Chaltengo Sorospen Batzordeak azaldu dauanez, ehun metroko luzeerea, zortzi metroko zabalerea eta hamabosteko altuerea dauka arrakalak baina ezin izan dabe kalkulau, hondoko edur eta izotz tapoiaren bolumena. Baldintza horreetan, erreskatea arriskutsuegia dala-ta bertan behera itxi dabez honeen gorpuak aterateko ahaleginak. Izan be, argitu dabe alpinista biak ez dagozala desagertuta, lurperatuta baizik.

 

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!