ipuin kontalaria

Ume txikientzako 'Azalerako ipuinak' ikuskizuna egongo da gaur Igorren

Bea Azpiri 2023ko urt. 20a, 10:04

Kultur Etxean 17:30ean hasiko da ipuin kontalariaren lehen saioa eta beste bi saio egiteko aukerea egongo da, sarreren salmentearen arabera.

Gaur, hilak 20, Azalerako ipuinak ikuskizuna eskainiko da Igorreko Lasarte Aretoan, 17:30ean. Ikuskizuna ume txiki eta euren ondoan dagozan nagusieentzako olgetarako proposamena da. Ahozko tradizinotik eta haur literaturatik jasotako kantu, olerki, hitz-joko eta ipuin laburrak, 0 urtetatik 5 urtetara bitarteko umeentzako ikuskizun honetan.

Agertokiak eta ikusleak bat egiten daben espazio eszenikora mobimentu askea eta partizipazino aktiboa garatu gura dabe Azalerako ipuinak proposamenagaz.

Lehenengo saioa 17:30ean izango da, 1 eta 3 saio artean egon daitekez, sarreren salmentaren arabera. Taldeak sortzean badira, saioetako ordutegia hauxe izango litzateke: bigarren saioa, 18:30ean, eta hirugarrrena, 19:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!