azoka solidarioa

2.500 euro lortu dira Igorreko III. Azoka Solidarioan

Asier Abrisketa 2023ko urt. 19a, 12:48

Igorren lortutako ditua ospitaleratutako minbizidun adinbakoen zaintzaileentzako bazkari eta afari-txartelen proiektuan erabiliko dau Aspanovas alkarteak.

Jostailu, liburu eta bestelako produktuak batuten ibili ostean, abenduaren 16ean egin eban Igorreko III. Azoka Solidarioa Elkartasun Begiradak alkarteak. Batutakoa Lehendakari Agirre kalean ipinitako postuetan saldu eben eta jakinarazo dabe, 2.500 euro baino gehiago lortu dabezala.

Hasikeratik azaldu eben moduan, dirua Aspanovas alkarteari emon deutsie. Alkarte honen eginkizuna da minbizia sufriduten daben Bizkaiko ume eta nerabeen familiak zaindu eta lagundutea. Holan, Igorren lortutako dirua ospitaleratutako adinbakoen zaintzaileentzako bazkari eta afari-txartelen proiektuan erabiliko dau Aspanovasek.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!